Inauguratua!!!

Aian Nerabeentzako Sustapen Zerbitzua inauguratu zen urriaren 28an. Bertan egon ziren Aiako Udaleko Alkate den Igor Iturain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendari Nagusia, Jokin Mélida, zerbitzuko suspertzailea den Eneko Sanz eta nola ez herriko nerabeak. Zerbitzua larunbat eta igandeetan eskainiko da arratsaldeko ordutegian eta herriko 12-17 urte bitarteko nerabeei eskainia dago. Nerabeak hasieratik proiektuan inplikatzea izan da asmoa eta uztailetik lanean egon dira zerbitzua definitzen. Orain, definitutakoa abian jartzeko hasiera festa egin dute. Zerbitzu hau “Aian haurren eta gazteen sustapen sistema garatzeko proposamena”ren lehen emaitza izan da. Aiako Udalak eta GFAak Haurren eta Gazteen Sustapena garatzeko duten hitzarmenaren barruan kokatzen da. Zerbitzuaren helburu nagusia da, nerabeen ekimenak sustatu eta hauek aurrera ateratzeko laguntza ematea eta parte-hartzea bide egonkorrak eskaintzea, herri mailan beraien partaidetza areagotuz. Epe laburrean, helburu berak lortzeari begira, haurrei ere zabalduko zaie zerbitzua, beste kokapen eta ordutegi batekin.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude