Zer da hau?

Aiako nerabeen zerbitzua hastear da. Eraiki dezagun elkarrekin!!

Aiako Udaletik abian da pasa den urteaz geroztik haur, nerabe eta gazteen Sustapenerako Sisteman esku-hartzeko planteamendua.

Bide honetatik,  Haur eta Nerabeen Ekimenei Laguntzeko eta Parte-Hartzea Sustatzeko Zerbitzuaren baitan dagoen nerabeen atala definitu eta abian jarri ahal izateko zenbait bilera martxan jarriko dira. Zerbitzu hori nolakoa izango denaren hainbat alderdietaz hitz egingo da bertan. Parte-hartze mailak proiektuan eragina izango du, eta udalak bileretan adostutakoa errespetatuko du, hau da, bertan parte hartzen dutenei informazioa eman eta iritzia eskatuko zaie, eta gai ezberdinen inguruan adostasunera iristea izango da helburu. Honela, kasu konkretu batzutan mugak ondo zehaztuz erabaki batzuk hartzeko eskumena emango zaie, parte hartzaileek erabakitzeko gaitasuna izango dutelarik zenbait puntutan

Bileretan parte-hartuko dutenak segidakoak izango dira:

– 12-17 urteko aiarrak

Bestade, irakurtzen ari zaren blog-a sortu da, bileren inguruko informazioa jaso, jarraipena egin eta nahiz eta parte hartzaile nagusiak  nerabeak izan, blog-aren bidez ekarpenak, iritziak,… egin ahal izango ditu herritar orok. Bestetik Tuenti kontua bat ere bada, bertan iritziak eta informazioa ere jarriko delarik.  Beraz, bide anitz daude zerbitzuaren inguruko ideiak elkarbanatzeko eta hori egitera animatu nahi zaitugu.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude