GBC Saskibaloi partidua ikusteko txangoa igande atsalderako

Aurreko astean Kutxa espazioan egon eta gero berriro ere gure hiriburura itzuliko gara. oraingo honetan Saskibaloi partidua ikusteko joango gara donostia aldera. Txangoa igandean izango da, eta arratsaldeko 15:30etako egon beharko zarete bertan animatzeko gogo guztiekin. izen emateko azkene eguna larunbata izango duzte, beraz animatu zaitezte igandea pasatzeko plan aproposa baidaukagu.

edozer gauza badakizute nora deitu

689 90 38 72

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Inauguratua!!!

Aian Nerabeentzako Sustapen Zerbitzua inauguratu zen urriaren 28an. Bertan egon ziren Aiako Udaleko Alkate den Igor Iturain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendari Nagusia, Jokin Mélida, zerbitzuko suspertzailea den Eneko Sanz eta nola ez herriko nerabeak. Zerbitzua larunbat eta igandeetan eskainiko da arratsaldeko ordutegian eta herriko 12-17 urte bitarteko nerabeei eskainia dago. Nerabeak hasieratik proiektuan inplikatzea izan da asmoa eta uztailetik lanean egon dira zerbitzua definitzen. Orain, definitutakoa abian jartzeko hasiera festa egin dute. Zerbitzu hau “Aian haurren eta gazteen sustapen sistema garatzeko proposamena”ren lehen emaitza izan da. Aiako Udalak eta GFAak Haurren eta Gazteen Sustapena garatzeko duten hitzarmenaren barruan kokatzen da. Zerbitzuaren helburu nagusia da, nerabeen ekimenak sustatu eta hauek aurrera ateratzeko laguntza ematea eta parte-hartzea bide egonkorrak eskaintzea, herri mailan beraien partaidetza areagotuz. Epe laburrean, helburu berak lortzeari begira, haurrei ere zabalduko zaie zerbitzua, beste kokapen eta ordutegi batekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Iritsi da eguna

gogoratu zaitezte  larunbat honetan berriro ere Xatur ateak ireki egingo dituela.  udarako parentesi txiki honen ondoren inoiz baino indar geihagorekin itzulzen gara, horregaitik larubat honetan arratsaldeko 15:30etatik aurrera betiko tokian egongo garela, alegia zuen gazte lokalean. Gainera goratzen dizuet nahi dituzuten gauzak ekar ditzakezuela zuentzat izango den txoko apaindu eta moldatzeko.

besterik gabe larunbat honetan ikusten gara.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Uztaila 28ko ekintza

Egun on Xatur zaleak:

Asteartean hitz egin genuen bezala,  Ostegunean arratsaldeko 3:30etan geladituak gaude Aiako Lokalean. Gaur apainketarako materiala eraman behar duzuela gogoratzen dizuet; Ekar itzazue paretak apaintzeko, gustokoak dituzun argazki edo posterrak eta denen artean eman diezaiogun aurpegi berri bat gure txokoari.

Gogoratu, honekin bukatu ondoren  joko batzuk egiteko prest aurkituko al zerate? Animatu eta zuen ideiak ekarri.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Lehenengo bilera egina

Jakingo duzuten bezala, Gazte Lokaleko lehengo bilera burutu genuen osteguna 7an. Bertan dozena bat lagun pasatxo egon ginelarik. zerbititzua nolakoa zen azaldu genuen. Osteguna 14 bigarren bilera izango da goizeko 11etan gazte lokalean.

zer iruditzen zaizue egiten hari garen ekintza guzti hauek? zure iritziaren zain gaude

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Zer da hau?

Aiako nerabeen zerbitzua hastear da. Eraiki dezagun elkarrekin!!

Aiako Udaletik abian da pasa den urteaz geroztik haur, nerabe eta gazteen Sustapenerako Sisteman esku-hartzeko planteamendua.

Bide honetatik,  Haur eta Nerabeen Ekimenei Laguntzeko eta Parte-Hartzea Sustatzeko Zerbitzuaren baitan dagoen nerabeen atala definitu eta abian jarri ahal izateko zenbait bilera martxan jarriko dira. Zerbitzu hori nolakoa izango denaren hainbat alderdietaz hitz egingo da bertan. Parte-hartze mailak proiektuan eragina izango du, eta udalak bileretan adostutakoa errespetatuko du, hau da, bertan parte hartzen dutenei informazioa eman eta iritzia eskatuko zaie, eta gai ezberdinen inguruan adostasunera iristea izango da helburu. Honela, kasu konkretu batzutan mugak ondo zehaztuz erabaki batzuk hartzeko eskumena emango zaie, parte hartzaileek erabakitzeko gaitasuna izango dutelarik zenbait puntutan

Bileretan parte-hartuko dutenak segidakoak izango dira:

– 12-17 urteko aiarrak

Bestade, irakurtzen ari zaren blog-a sortu da, bileren inguruko informazioa jaso, jarraipena egin eta nahiz eta parte hartzaile nagusiak  nerabeak izan, blog-aren bidez ekarpenak, iritziak,… egin ahal izango ditu herritar orok. Bestetik Tuenti kontua bat ere bada, bertan iritziak eta informazioa ere jarriko delarik.  Beraz, bide anitz daude zerbitzuaren inguruko ideiak elkarbanatzeko eta hori egitera animatu nahi zaitugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1